LITERATURA

“Literatura Unibertsala” itzulpen-lehiaketa erabakita

Mirentxu Larrañagak (Eusko Jaurlaritzak izendatua), Inazio Mujikak (Erein eta Igela argitaletxeek izendatua) eta Roberto Serranok (EIZIEk izendatua) epaimahaikideek Literatura Unibertsala itzulpen-lehiaketaren 2019ko deialdian aukeratutako laginen artean onenak erabaki dituzte.

Literatura Unibertsala bildumarako lehiaketan aurkezturiko itzulpen-proiektuen esleipena, aurkezturiko proiektu guztiak aztertu eta gero, honakoa izan da:  Aroa Uharteri esleitu zaio Aleksandra Kollontairen Liubov pchel trudovyj, eta Koro Navarrori Ernest Hemingwayren The Sun Also Rises.

Bildumarako itzulpenak ere lehiaketa publiko bidez hautatzen dira. Horretarako, itzuli nahi diren obren zerrenda bat plazaratzen du Elkarteak, eta itzulpen-lehiaketa antolatzen. Aurten laginak aurkezteko epea maiatzaren 23an amaitu zen.

Esleipenaren ondoren, obra osoaren itzulpena egiteko kontratua sinatuko dute EIZIEk eta itzultzaileak. Ordainsariak honakoak izango dira: Liubov pchel trudovyj: 5.790 €; eta The Sun Also Rises: 5.400 €. Obrak osorik itzultzeko epea 2020ko apirilaren amaiera izango da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu