BESTELAKOAK

"Literatura Unibertsala" bildumaren 20 urteko ibilbidea jorratuko dute Itzultzailearen Egunean

Literatura Unibertsala itzulpen bildumaren inguruko mahai-ingurua antolatu du EIZIEk, irailaren 30ean Itzulpengintzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko.

Gotzon Egia EIZIEko kidea gidari dela, hiru lagun gonbidatu dituzte gaia jorratzera: Iratxe Retolaza literatur kritikaria, Xabier Olarra itzultzaile eta editorea, eta Lurdes Otaegi unibertsitateko irakaslea.

Elkarteak ekimenean parte hartzera animatu bidali duen oharraren bidez: "itzulpena, hizkuntza edota literatura gogoko duzuen guztiok gonbidatu nahi zaituztegu ekitaldian parte hartzera irailaren 30ean, arratseko 19:30ean, Donostiako liburutegiko San Jeronimo kaleko aretoan".

EIZIEk bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button