LITERATURA

“Literatura Unibertsala” bildumarako ale berriak

EIZIE elkarteak eta Erein eta Igela argitaletxeek Pere Calders idazlearen Hemen du atseden Nevaresek, eta François Villonen Testamentua lanak kaleratu dituzte. Antton Olanok Pere Caldersen obra itzuli du  eta Matias Mugicak François Villonena.

Lehengoan ipuinak topatuko ditu irakurleak, ipuin antologia baita: “Hilerria okupatzeko deia egiten duen txabola auzoko buruzagi zapuztua, ihesi doakion biziari esku eskuinaz ozta heltzen dion bulegari koitadua, bere lorategian agertu den esku ebakiaren jabearen bila dabilen etxejabe aberatsa, bere marrazkiekin herritarren debozioa pizten duen orratzain gutxietsia, familiaren borondatearen kontra ilargirako bidaia prestatzen diharduen senar goranahia…”
Eta ipuinotako protagonistak bizimodu arrunteko jende arrunta: onberak, fidakorrak, etsi onekoak, erdipurdikoak gehienak.

Beste aldetik, Villonen obran “lirismoa eta arrunkeria, Ama Birjinarekiko eraspena eta amodioa, fede sakona eta ezmoraltasun gordina nahasten dira; ahaltsuei oldartzen zaie, miseria-lagunekiko samurtasuna adierazten du eta, aldian aldian, malenkoniatsu eta isekari, gozo eta mendekari ere agertzen da”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button