LITERATURA

“Literatura Unibertsala” bilduma osatzeko deialdia egin du EIZIEk

EIZIE elkarteak “Literatura Unibertsala” bilduma osatzeko deialdia egin du. Aurten osasun-larrialdia dela eta, ekainaren 15etik 26ra bitartean jasoko dituzte laginak idazkaritzan.

Itzultzaile profesionalak zein hasi berriak izan daitezke lehiatzaile, eta egin beharreko lana honakoa duzue: Kate Chopin, The Awakening; Maryse Condé, Le cœur à rire et à pleurer: Contes vraies de mon enfance; Edna O’Brien, The Country Girls; Tayeb Salih, Mausim al-hijra ila ax-xamal.

Lanak entregatzerako orduan, testuaren itzulpena lau kopiatan eta ezizen batekin bidaliko da. Horrekin batera, gutun-azal itxi baten barruan, itzultzailearen datuak adieraziko dira (izen-deiturak, helbidea, telefonoa, helbide elektronikoa) eta ezizen bera errepikatuko da gutun-azalean. Nortasun agiriaren fotokopia ere sartu behar da gutun-azal horretan.

Proiektuak aurkezteko epea ekainaren 26an  amaituko da, eta proposamenak EIZIE elkartearen egoitzan aurkeztu behar dira (Zemoria 25, behea – 20013 Donostia). Postaz bidaliz gero, «Literatura Unibertsala» lehiaketarako dela adierazi gutun-azalean.

EIZIE elkartearen webguneko albistegiaren bidez jakinaraziko da epaimahaiaren erabakiaren berri.

Argibide guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button