LITERATURA

Literatura-sorkuntzako XXII. Igartza beka

Beasaingo Udalak, Beasaingo CAF enpresaren babesarekin eta Elkar argitaletxearen laguntzarekin, idazle gazteen lanari laguntza emateko asmoz, XXII. Igartza Literatura Sorkuntzako Beka sortu du. Bekak 6.000 euroko diru-laguntza izango du. Ekainaren 30a izango da proiektuak aurkezteko azken eguna.

Narratibako lanak (eleberri edo ipuin-bildumak) egiteko proiektuak aurkez daitezke jatorrizkoak eta euskaraz sortuak. Egilea 35 urte bete gabekoa eta aurretik lan argitaraturik izatekotan, helduentzako bi liburu baino gehiago ez izatea derrigorrezkoa da.

Parte-hartzaile bakoitzak hauxe aurkeztuko du: Landu nahi duen kontakizunaren azalpena eta idazlanaren lagina ( 15-20 orrialde bitartekoa), eta izen-abizenak, helbidea, posta elektronikoa, telefonoa eta nortasun agiriaren kopia.

Epaimahaia ondorengoek osatuko dute: Igor Estankona, Garazi Kamio eta Ana Jaka idazleek. Jasotako proiektu guztiak aztertu eta haien artean irabazlea izendatuko da, irailaren 15a baino lehen.

“Orain dela egun batzuk argitaratu da Miren Amurizaren Basa, 20. Igartza bekaren irabazlea. 21.a egiten dabil Erika Elizari, eta oraintxe argitaratzen dira 22. deialdiko oinarriak. Bere ibilbide jada luzean honezkero klasiko eta ezagun bihurtu diren izen asko saritu eta plazaratu ditu idazle gazteentzako sariketa honek: Julen Gabiria, Jasone Osoro, Unai Elorriaga, Karmele Jaio, Uxue Alberdi, Katixa Agirre, Eider Rodriguez, Danele Sarriugarte…”

Bete beharreko baldintza guztiak hemen dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button