LITERATURA

Literatura Sorkuntza tailerrak Grosen

Yurre Ugarte idazle eta kazetari tolosarraren eskutik,  idazketa literarioari  eta sormenari ateak zabaldu asmoz, literatura tailerra antolatu da Donostiako Gros auzoko Zaldi Urdina Sorkuntza Espazioan  (Marino Tamuyo 6, baxua).

Izena emateko epea zabalik dago. Ikastaroa urriaren 2tik ekainera biartean landuko da,  asteartetan, 18:30etatik 20:30etara. Literaturaren adar ezberdinak jorratuko dira bertan. Hala, poesia, narrazioa, ipuinak, mikroipuinak, antzelanak eta  nobelak ere landuko dira eta orri zuriari aurre egiteko teknikak eskainiko dira.

Yurre Ugartek azaldu duenez, “alde teorikoa eta praktikoa jorratzen dira eta idazketaraz gain, irakurketa ere lantzen da, idazle klasiko eta garaikideetan murgilduz. Josteko tailerretan bezala, hitzak jostea, alegia, praktika gailentzen da gurean. Eta etxean sakondu nahi duenarentzat, hala ere, oinarri teorikoa ere eskaintzen zaio”.

Zaldi Urdina Espazio independiente eta partikular bat da eta parte hartzailearen profila, “literatur sorkuntzaren harra barnean daramana eta bultzada bat behar duena da, literaturak liluratuta daukana, idaztera lehenengoz ausartu nahi duena”, antolatzaileen esanetan. Hala, “kazetari, bertsolari, zerbitzari, psikologo, marrazkilari, jubilatu, nerabe…, denetarik izan ohi dugu”, gehitzen dute.

Izen emateak eta informazio gehiago hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button