LITERATURA

Literatura plazer-iturri gisa, “Literaturian”

Atzo aurkeztu zen errezitaldiak, solasaldiak, liburu-aurkezpenak, liburu-azoka eta musika kontzertuak bilduko dituen Literaturia jaialdia. Zarautzen, larrua ardatz hartuta, Literaturia garatuko da maiatzaren 19tik 23ra. Lehen egunean Miren Agur Meabek egingo du irekiera-hitzaldia.

Beste gauza askoren artean, Oier Guillan idazle eta aktorea eta Itu Bandako Alazne Arruti izango dira Literaturian, Metrokuadrokaren eskutik Mr Señora errezitaldi dramatizatua ikusteko parada egongo baita. Beñat Axiarik eta Joseba Irazokik hitzak, musika eta inprobisazioa nahastuko dituzte Maitiak galdegin zautan emanaldian; eta larruaz eta literaturaz hitz egingo dute Eider Rodriguezek eta Kirmen Uribek, Goizalde Landabasorekin.

Hauez gain, Ruper Ordorikak kontzertu intimoa eskainiko du; Harkaitz Cano, Amorante eta Ainara Gurrutxaga hainbat tokitan egiten ari diren Ene maite kuttun guztia errezitaldi musikatu eta antzeztua; eta Nork hil du Andoni Egaña? komikian oinarritutako emanaldia (Xabi Paya, Patxi Gallego) ere izango dira ikusgai.

Literaturia liburu-azoka ere denez, azken argitalpenen erakusleihoa izango da, hortaz liburu argitaratu berrien aurkezpenak izango dira tartean. Azoka Musika Plazan izango da, eta aurkezpenak, berriz, Garoa liburu-dendan. Eta hari horretatik tiraka poesia-bideoak euskaratu eta azpititulatzeko tailerra, kontzertuak, poesia-errezitaldiak…

“Denak, gai baten inguruan, larrua, eta lelo baten pean: plazer hutsa”.

Informazio guztia: literaturia.eus

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button