LITERATURA

Literatura Nobel Sariak euskaratzeko Jokin Zaitegi beka

Arrasateko AED Elkarteak eta Elkar argitaletxeak, Kutxaren laguntzarekin, Jokin Zaitegi arrasatear idazlea gogoratzeko eta hark literatura unibertsala euskaratzen egindako ahaleginari jarraitzeko, XXV. Jokin Zaitegi Sariketa antolatzen dute, aurtengo Literaturako Nobel saridunaren lana itzultzeko erabiliko dena.

2010ean Suediako Akademiak Mario Vargas Llosa idazle perutarrari eman zion Literaturako Nobel Saria, eta hala, Pantaleón y las visitadoras eleberria itzuli zen. Aurten, 2011n, Suediako Akademiak Tomas Tranströmer idazle suediarrari eman dio Literaturako Nobel Saria, eta Jokin Zaitegi Sariketa honen helburua Tranströmer-en poemen bilduma itzularaztea da.

Liburu hori itzultzeko gogoa eta gaitasuna dituen edonork har dezake parte lehiaketa honetan. Horretarako, obraren lehenengo orriak euskaratu beharko ditu, eta egindako lan horrexen lau kopia bidali AED Elkartearen egoitzara (Pablo Uranga 4 behea, 20500 Arrasate), 2011eko abenduaren 31a bitartean; ez da itzultzailearen izenik agerian jarriko, baina bai goiburu bat; itzultzailearen datuak eta telefonoa gutun-azal itxi baten barruan adieraziko dira, eta sobre horren azalean goiburu bera errepikatu.

Luigi Anselmik, Santi Leonek eta Joseba Osak osatutako epaimahaiak, jasotako itzulpenak aztertu eta haietako bat izendatuko du irabazle 2012ko urtarrilaren amaiera baino lehen.

Irabazleak 5.000 euroko saria irabaziko du Tranströmer-en poemak itzultzeko: diru erdia jakinarazpena egitean jasoko du, eta beste erdia lan amaitua entregatu ostean. Lan amaitua 2012ko urriaren 30a baino lehen entregatu beharko du Elkar argitaletxean.

 Informazio guztia hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button