MUSIKA

Izaro eta Euskadiko Orkestra, batera

Izarok Euskadiko Orkestrarekin egin zuen grabazioa Miramonen, 2019ko azaroan. Orain, Fernando Velazquezek moldatutako eta Euskadiko Orkestrarekin grabatutako Izaroren Errefuxiatuena, Koilarak eta Tu escala de grises kanten bideoklipen estreinaldia izango da egun hauetan: gaur (apirilak 23), bihar (24) eta etzi (25), ETBn eta Euskadiko Orkestraren sare sozialetan.

“Ekimen honekin orkestrak beste publiko batzuentzako eskaintza musikala zabaldu du, arlo sinfonikoan ezohikoagoak diren errepertorioetan murgiltzearen bidez.”
Orkestrak bere ibilbidean, Ken Zazpi, Michel Camilo, Kepa Junkera eta Benito Lertxundirekin egin ditu antzeko proiektuak, beti ere, kontzertu-formatuan, baian orain,  bideoklip formatura egin zuen jauzi. Formatu hau Zea Mays eta Doctor Deseorekin abiatu zuen eta orain Izarorekin errepikatu du. Gainera, “laster iragarriko da formatu honetako beste lankidetza bat ere beste euskal talde batekin”.

Izarok izandako esperientziaz honakoa esan du: “Oso emozionantea da norberak egindako kantak beste era batera entzutea”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button