LITERATURA

“Literatura mutanteak” izeneko ikastaroa, aste honetan Tabakaleran

Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan, ekainaren 27 eta 28an, Literatura mutanteak izeneko ikastaroa egingo da, Harkaitz Cano idazlearen zuzendaritzapean.

“Zertaz hitz egiten dugu literaturaz hitz egiten dugunean? Ez ote da hertsiegia eta zurrunegia literaturarekiko gure ikuspegia? Ohiko fikzio formez haratago, hitzaren performatibitatea, testu hedatua eta osagai lapurtu edo mailegatuen erabilera aztertuko dira ikastaro honetan, hitzaren eszenaratzea eta diziplina ezberdinen arteko bidegurutzeak arakatzeaz batera”.

Ikastaroaren helburuak honakoak dira: Literaturak sare sozialen garaian duen zentzua birpentsatu eta XXI. mendean bere lekua zein den eztabaidatzea, bai liburu formatuaren baitan, bai eta -batez ere- hortik kanpo. Era berean, sormena, irakurzaletasuna eta pentsamendu kritikoa sustatzea eta testuaren harrera erabat baldintzatzen duen para-testuan arreta ipintzea.

Maite Arroitajauregi, Nerea Arruti, Andrea Costas, Eric Dicharry Lavie, Agustin Fernandez Mallo, Ximun Fuchs, Cristina Garcia Morales eta Ixiar Rozas adituek hartuko dute parte.

Egunez eguneko programa hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button