LITERATURA

Literatura-itzulpenetarako diru-laguntzak

Etxepare Euskal Institutuak literatura-itzulpenetarako diru-laguntzak eskatzeko epea zabaldu du. Ekainaren 4ra bitartean,lanak aurkezteko epea zabalik dago. Horretarako 39.000 euro erabiliko dira.

Deialdiak ondorengo itzulpen-jarduerak onartuko ditu diruz laguntzeko: Jatorriz euskaraz idatzi eta argitaratutako literatura-obrak edozein hizkuntzatara itzultzea, eta Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatutako idazleek jatorriz gaztelaniaz idatzi eta argitaratutako literatura-obrak euskara ez den beste edozein hizkuntzatara itzultzea.

2017ko azaroaren 10eko ebazpena eman zenetik 2019ko abenduaren 30a bitartean argitaratu diren edo argitaratuko diren itzulpenak aurkeztu ahal izango dira deialdi honetara.

Hemen topatuko duzue jarraitu beharreko tramitazioa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button