MUSIKA

Bullet Proff Lovers, Kashbad eta Willis, Oridiziarrock-en

Urriaren 16, 17 eta 18an Ordiziarrock 2014 jaialdia egingo da. Antolatzaileek rock estiloaren inguruan ardaztutako askotariko kartel txukuna ondu dute. The Soulbors jazz eta soul bandak irekiko du egitaraua, urriaren 16an, D’Elikatuz aretoan, 19:30ean.

Urriaren 17an, bi izango dira hitzorduak: batetik, 19:30ean, Herri Antzokian, Kalakan folk taldea izango da; bestetik, gau partean, 21:00etan, gitarra elektrikoak sutuko dira:  Mary May, Continuo Renacer, Bullet Proff Lovers eta DJ Busbu.

Bullet Proff Lovers Donostiako Buenavixta Eskolako zenbait taldetako musikariek (Nuevo Catecismo Catolico, Discipulos de Dionisos…) Kurt Baker estatubatuarrarekin abiatutako power-pop egitasmoa da.

Urriaren 18an, Kombo Soyuz taldeak joko du plazan, 18:30ean, eta 21:00etatik aurrera, Disasters, Fumut, Kashbad eta Willis Drummond taldeek frontoiko giroa berotuko dute.

Horretaz gainera, urriaren 18an, musika taldeak (Apostasia, Big Boy, Starblues…) eramango dituen kamioi ibiltaria eta bestelako jarduerak (Skyline, tirolina, zinea…) ere izango dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button