LITERATURA

“Literatura eta Musika Euskaraz” zikloa, Arriaga Antzokian

Gaur berton, martxoak 11, Arriaga Antzokiak eta Bilboko Udaleko Euskara Sailak bultzatzen duten Literatura eta Musika Euskaraz zikloaren barruan, Harkaitz Canok eta Maite Larburuk Fruitu arraroak estreinatuko dute Arriagako foyerrean. Ikusgarrian abesti orijinalak eta moldaketa bitxiak batuko dituzte bi sortzaileok. 19:30ean hasiko da ekitaldia.

Maite Larburu abeslari eta musikariak eta Harkaitz Cano idazleak Fruitu arraroak izenburuko emanaldian honakoa kontatuko digute:  “Gutxien esperotako une eta lekuetan, baldintzarik eskasenetan eta tokirik sinesgaitzenetan, aurreikuspen guztien kontra sortzen dira sarri fruiturik gozoenak. Natura jakintsu baita. Halatsu gertatzen da kantekin ere: estilo gurutzaketa, bertsio eta desbideraketa, hots eta hitz nahasketa… Poema edo ez poema, testurik ezustekoenak eta bitxienak bihur litezke kantagarri”.

Bide maiztuetatik aparte eta Billie Holiday kantariak ezagun egin zuen arrazakeriaren kontrako Strange Fruit ereserkia abiapuntu hartuta, abesti orijinal zein moldatuen bidez osatutako fruitu bitxien bilduma eramango dute Bilbora Maite Larburuk eta Harkaitz Canok.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button