MUSIKA

Joseba Irazoki eta Lagunak, Hondarribiko Fenomena jaialdian

Larunbatean, Fenomena jaialdia egingo da Hondarribiko alde zaharrean. Bada, egitarau horren baitan, Joseba Irazoki eta Lagunak arituko dira Kasino Zaharrean, 19:15ean. Kontzertu horretaz gainera, bestelako ekitaldiak izango dira: Everybody here wants you taldea, haurrentzako tailerra edo Loco Sound of Teppaz DJ, besteak beste.

Joseba Irazoki eta Lagunak bandak binilozko single berria plazaratu du Jesus Llorentek (Cadiz, 1972) zuzentzen duen Acuarela (Sr. Chinarro, Migala, Astrud edo  Los Planetas) diskoetxearen bitartez. Zazpi hazbetekoak bi kantu biltzen ditu: Irudipena eta Udaberriko eguzki. Irazokik disko bakarra grabatu du Lagunak formatuan, 2014an Bidehutsek plazaratutako lan homonimoa. Hortaz, single taldearen bigarren erreferentzia da. Single berriaren tirada oso txikia egin du Acuarelak.

Irazokik, bestalde, urrian egingo dituen kontzertuen berri eman du: 12an,  Ondarruko Redstone zikloan, Arrigorri tabernan; 21ean, Iruñeko Katakrak lokalean, Jon Mantxirekin; 22an, Tolosako Bonberenean, Mikel Urakenekin; 27an, Gasteizko Zas espazioan, hori ere Jon Mantxirekin; eta, azkenik, 31n, Ondarruko Dantzagurean, Idurre Azkuerekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button