LITERATURA

Literatura eta musika elkartzen direnean

Bilboko Udalaren Eztabaidak literaturarekin ekimenak Mikel Urdangarin eta Roberto Moso elkartuko ditu gaur berton, Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan, literaturaren eta musikaren arteko erlazioari buruz berba egiteko. Goizalde Landabaso kazetari eta idazlea arituko da moderatzaile.

Musika eta literatura bat egiten duten eta, itxuraz, modu ezin hobean elkartzen diren bi genero artistiko dira. Planteatuko diren gaien artean honakoak egongo dira: “literatura lan baten eta bere musika konposizioaren arteko erlazioa, literaturako testu batek abesti on bat bermatzen duen ala lengoaia desberdinak erabiltzen dituzten, zer den garrantzitsuagoa, musika ala letra; arlo bietako artisten arteko loturak sortzeko orduan zer den garrantzitsuagoa, musikari ala idazle nortasuna edo, agian, Bob Dylani Literatur Nobel Saria eman zitzaionean gauzatu zen mugarik gabeko fusioa”.

Mikel Urdangarinek (Amorebieta-Etxano, 1971) 20 urte daramatza musikaren munduan, eta 14 disko argitaratu ditu. Gaur egun euskarazko musikaren erreferentziazko sortzaileetako bat da. bilakatuz. Duela denbora gutxi estreinatu den Oier Aranzabalen Margolaria filmaren protagonista izan da Mikel Urdangarin.
Roberto Mosso (Santurtzi, 1960), bere aldetik, idazle, kazetari eta musikaria da, eta Zarama talde mitikoaren ahotsa.

2007ko urtarrilean Eztabaidak literaturarekin egitaraua martxan jarri zenetik, euskaraz zein gaztelaniaz idatzitako literaturaren esparru osoko 300 egile inguruk hartu dute parte ekimenean, eta 10.000 pertsona baino gehiago hurbildu dira solasaldietara.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu