BESTELAKOAK

“Literatura eta estetika”, Durangoko Arte eta Historia Museoan

Asteon, artearen ezaupidea jardunaldien XV. edizioa egingo dute Durangoko Arte eta Historia Museoan. Jardunaldiotan literatura eta estetika jorratzen dira, artearen unibertsora gerturatzeko asmoz.

Antolatzaileen aburuz, “ibilbide horretan, betiere sorkuntzatik abiatuta, askotariko diziplina eta gaiak jorratu ditugu. Hamabosgarren edizioa behar bezala ospatzeko, plastika albo batera utziko dugu eta literatura mundura hurreratuko gara”.

Horretarako hiru hitzordu ondu dituzte: ostegunean, Javier Mina idazleak El arte inmortal de los griegos gaia jorratuko du; hilaren 19an, Aitor Aurrekoetxea EHUko Estetika irakasleak Holderlin: olerkariaren olerkaria landuko du; eta, azkenik, 26an, Juan L. De La Cruz poeta eta literatura irakasleak Literatura y comprimiso en el siglo XX izango du hizpide.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button