LITERATURA

Literatura beltza sustatzeko “(H)Ilbeltza Beka”

(H)Ilbeltza elkarteak sustaturiko eta Baztango Udalak eta Txalaparta argitaletxeak babesturiko bekak urte batean sorkuntza eta hurrengoan itzulpengintza saritzen du. (H)ilbeltza bekaren III. edizioa atzo aurkeztu zuten Elizondoko Arizkunenea kultur etxean.

Lehenbiziko edizioa sormen beka izan zen eta Miel A. Elustondok irabazi zuen.  Iaz Patricia Highsmithen The blunderer nobela itzultzeko deialdia egin zen, eta Josu Barambonesek irabazi zuen; urte amaieran kaleratuko da euskaraz. Aurtengo edizioan, sormenezko narratiba lanak aurkezteko deialdia egin da.

Nobela edo ipuin beltzen proiektuak postaz edo bertatik bertara udaleko erregistroan aurkeztu ahal izango dira maiatzaren 10a baino lehenago. Lanarekin batera, parte hartzaileek proiektuaren gaineko azalpena aurkeztu beharko dute. Aurtengo epaimahaia Joseba Otondo alkateak, Castillo Suarezek eta Garazi Arrulak osatuko dute.

Irabazleak  3.000€ eskuratuko ditu hasiera batean eta lana amaitzerakoan beste 3.000€. 2020ko abenduan argitaratuko du lana Txalaparta argitaletxeak.

Datu guztiak Baztango Udalak ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button