LITERATURA

Literatura arteak sustatzeko lehiaketak, Araban

Arabako Foru Aldundiaren Euskara, Kultura eta Kirol Sailak literatura arteak sustatzeko asmoz, hiru lehiaketa ditu zabalik. Haietan lanak aurkezteko epea irailean amaituko da.

Ignacio Aldecoa lehiaketara ipuinak bidali ahal dira. Becerro de Bengoa sariak saiakerak jasoko ditu, eta azkenik, Ernestina de Champourcin lehiaketa poesia lanak saritzeko antolatu dute.

Ernestina de Champourcin XXIX. poesia lehiaketa nabarmenduko dugu hemen. Lanak aurkezteko epea irailaren 3an amaituko da, eta aurkeztuko diren lanek (jatorrizkoak, inoiz argitaratu gabeak eta aurretik beste lehiaketa edo sariketa batean inolako saririk jaso gabekoak) gutxienez 500 bertso eta gehienez 700 izango dituzte, eta egileak askatasun osoa izango du ahapaldiak, neurriak eta errima erabiltzeko.
Lanen bi kopia aurkeztuko dira, sinatu gabeak, eta haietan izenburua eta izengoitia besterik ez dira jarriko. Horiekin batera gutun azal itxi bat aurkeztuko da, hauek jasoko dituena: egilearen izen-abizenak, NANaren fotokopia edo, helbidea eta telefonoa; eta gutun azalaren kanpoaldean izenburua, izengoitia eta zein lehiaketara aurkezten den zehaztuko da. Saritutako lanei dagozkien gutun azalak baino ez dira irekiko.

Sariak honakoak dira: 2.000 euroko saria euskarazko poesia lan onenarentzat, beste 2.000 euroko saria gaztelaniazko poesia lan onenarentzat. Arabako Foru Aldundiaren Euskara, Kultura eta Kirol Sailean aurkeztu edo hartara bidali beharko dira lanok (Probintzia plaza 5, 3. solairua. 01001 Gasteiz), kanpoaldean Ernestina de Champourcin poesia lehiaketa jarrita.

Hiru lehiaketen gaineko datu zehatzak, hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button