LITERATURA

“Literatur Podkastaren Jaia”, Bilbon

Xerezaderen Artxiboko lagunek Literatur Podkastaren Jaia egingo dute ekainaren 21ean, arratsaldeko 19:30ean, Bilboko BIRA aretoan. “Lantzean behin webgunetik salto egin eta zuzenean aritzea gustatzen zaigunez gero, aurten bosgarren jaia antolatu dugu”.

Jaia berezia izango da gonbidatuekin batera burutuko baitute: “urte hauetan webgunean jarri ditugun testu batzuk aukeratu ditugu eta gonbidatu batzuen laguntzarekin irakurriko ditugu. Hain zuzen ere Goizalde Landabasok, Iñigo Astizek, Txabi Landabideak, Eneko Olazabalek eta Leire Narbaizak Margaret Atwood, W.W Jacobs, Carson McCullers, Jacques Prevert eta Kate Chopinen testuak irakurriko dituzte”.

Literaturaren inguruko jai berezi eta ikusgarria izango da, zalantzarik gabe.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button