IKUS-ENTZUN

“Pre-Fant” programa Guggenheim museoan amaituko da gaur

Fant Bilboko zine fantastikoari buruzko jaialdiaren aurretik egiten den egitaraua da Pre-Fant. Bada, programazio hori gaur bertan amaituko da, leku oso berezi batean, Guggenheim Bilbao Museoan.

Hala, gaurko egitarauak bi zati izango ditu: batetik, zine-emanaldia, Rosemary Myers zinegilearen Girl Asleep (2016, Australia); eta, bestetik, Carlos Bayona zine-zuzendari ezaguna DJ-saioa,  museoan egin ohi diren Art After Dark musika-saioen baitan.

Zine-emanaldia 20:00etan hasiko da. Fant-en arabera, “Pre-Fantek luxuzko amaiera izango du aurten, apirilaren 28an, Rosemary Myersen Girl Asleep filma estreinatuko baita Bilbon, Guggenheim Museoaren auditorioan, La Aventura banaketaetxeak film hori Madrilgo eta Bartzelonako areto komertzialetan estreinatzen duen egun berean, hain zuzen ere”.  Bayona zinegilea, berriz, 22:00etan hasiko da musika jartzen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button