LITERATURA

Literatur lehiaketarako oinarriak argitaratu dituzte, Iruñean

Iruñeko Udalak egile berrientzako euskarazko XXVIII. Literatur Lehiaketarako oinarriak argitaratu ditu. Poesia, narrazio eta bertso-paper modalitateetan oinarrituriko lanak bidal daitezke. Lanak azaroaren 5a bitarte aurkez daitezke, Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean (Kale Nagusia, 2).

Lehiaketa Nafarroako zein Nafarroan helbideratutako egileei zabalik dago. Modalitate bakoitzeko hiru sari banatuko dira, eta lau aipamen ere banatuko dira aurkeztutako lan guztien artean, kontuan hartu gabe zein modalitatetakoak diren.

Aurkeztuko diren lanen ezaugarri teknikoei dagokienez, poesia eta narrazio laburren kasuan, lanak gutxienez 15 orrialdekoak izango dira. Bertso-paperek gutxienez 25 bertso-ahapaldi izango dituzte.
Guztira 13.000 euro banatuko dira. Modalitate bakoitzeko lehen sariek 2.500 euro jasoko dute; bigarren sariek, 1.000 euro, eta hirugarren sariek, 500 euro. Gainera, aipamen berezi berriek 250 euroko saria dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button