LITERATURA

“Literatur Amuak” zikloa, Ondarroan

Azaroaren 4ra bitarte, Literatur Amuak izeneko zikloa zabalduko da Ondarroan. Literatura oinarri hartuta Euskal Herri osoan ezagunak diren artista eta ikuskizunez gozatzeko aukera izango da kostaldeko herrian.

Egitaraua 27an abiatu zen Gelditu zaitezte gurekin Ana Malagonen liburua ardatz hartuta. Ekimenak etzi (urriak 31) izango du jarraipena, herrian bertan antolatu den Ipuin Rallya VII. edizioarekin.
Azaroan sartuta, 1ean, 19:00etatik aurrera eta Kofradia Zaharra lokalean Zubikarai Sariak, Nanoipuin Lehiaketa, eta Ttak Bakarrizketa saioa aurkeztuko dira.
Azaroaren 2an, Bide Onean zinema aretoan Lur filma pantailaratuko da. Hurrengo egunean, Dejabu Panpin Laborategia & Artedrama kolektiboak Idazlea zu zara izeneko saioa egingo du. Ostean, arratsaldean, Danele Sarriugarte, Miren Amuriza eta Uxue Alberdik bertso-saio literarioa egingo dute. Eta gauean, Mikel Urdangarin kantariak kontzertua eskainiko du. Azaroaren 4an, Gotzon Barandiaran idazleak Hitzen Ahairea lana aurkeztuko du, eta egun berean, 19:00etan, Kofradia Zaharrean Antxiñe Mendizabal, Nerea Gartzia eta Pello Ramirezek, Oier Guillanen zuzendaritzapean, Emakume Burugabea aurkeztuko dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button