LITERATURA

“Literaldia”, euskal literatura Bartzelonan

Bartzelonan, apiril eta maiatzean, euskal literatura ardatz duen Literaldia  jaialdiaren XI. edizioa jarri da martxan

Apirilaren 10ean hasi zen ekimena Bide Ertzean taldeak eta Metrokoadroka kolektiboak ondu duten Nola belztu zuria proposamenarekin. Baina horiez gain, Joseba Sarrionandia, Bernardo Atxaga, Danele Sarriugarte edota Fermin Muguruza izango dira aurtengo protagonistetako batzuk.

Bartzelonara joanez gero, honakoak topatuko dituzue: Euskal komikiaren historia literario baterantz izeneko hitzaldia; Bernardo Atxaga eta Manuel Rivas elkarrekin mintzatuko dira; Fermin Muguruzak Black is Beltza proiektua eramango du; Danele Sarriugarteren hitzaldia; Bertso afaria eta abar.

Asteburu honetan, bihar, Joseba Sarrionandiaren testuetan oinarria duen Gosariak proposamena ikusteko aukera egongo da.

Ekitaldiak maiatzaren 9ra arte luzatuko dira, eta euskal letrentzat ere, Sant Jordi eguna, apirilaren 23a, egun berezia izango da.

Programazio guztia hemen ikusi ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button