MUSIKA

“Bereziak Zikloa”, Bilbao BBK Live Jaialdiaren atarian

Asteburu honetan,  uztailaren 6an, 7an eta 8an, Bilbao BBK Live Jaialdiaren XII. edizioa izango da. Kobetamendin instalatuko den esparruko bost agertokietan 70 talde baino gehiago egongo dira, eta Depeche Mode, The Killers, Die Antwoord edo Two Door Cinema Club bandak izango dira aurtengo edizioko kartelburuak.

Baina horren atarian, bihar bertan hasita eta Bilboko kaleetan, eta plazetan, Bereziak Zikloa izeneko kontzertuen programazioa abiatuko dute, Kobetamenditik at ere jai-giroa zabaltzeko asmoz.

Hala, bihar, uztailaren 6an, betiko ustekabeko kontzertua eskainiko da BBK Salaren kanpoaldean. Ostiralean, hilak 7, Rufus T. Firefly, Nudozurdo eta Silvia Bocca & Gang bandaren txanda izango da. Azken talde hori ere, hilak 8, Delorean, Iseo & Dodosound w/The Mousehunters taldeekin batera arituko da.
Bestalde, Jägermusic itsasontzia Kaixo, Rrucculla eta King Kayman bandekin itsasoratuko da Pio Baroja kaitik. Larunbateko emanaldietan Play’N’Kids ere arituko da. Egun horretan aurrerago aipaturiko talde guztiak ere Areatzan, Erriberan, Albian eta beste toki batzuetan arituko dira, familiarekin gozatzeko jarduerez eta musikaz betetako zortzi ordutako programazioan.

Last Tour antolatzaileak eta Bilboko Udalak Bilbao BBK Live jaialdian eraso sexistak prebenitzeko Ez beti da Ez. No es no mezu irmoa zabaldu dute, eta baita eraso sexistekin inolako tolerantziarik egongo.

Informazio gehiago: bilbaobbklive.com 

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button