MUSIKA

Lisabök disko berria argitaratuko du zazpi urte eta gero

Bidehuts kolektiboak sekulako sorpresa zabaldu du gaur bertan: Lisabök Eta edertasunaren lorratzetan biluztu ginen izenburuko lana argitaratuko du bihar. Hala, zazpi urte eta gero hemen da Irungo talde zalapartatsua. Oraingoan, gainera, taldekide berri baina ezagunekin dator berritua.

“Zazpi urte pasa dira beraien azken lana kaleratu zenetik eta denborak aldaketak ekarri ditu beste behin formaziora. Ivan Zabalegik eta Joseba Poncek taldea utzi zuten eta diskoa grabatzeko Aida Torres aritu da baterian, ohikoa denez Maite Arroitajauregik celloa jo du”.

Horrekin batera, taldeak zuzenekoak egiteko asmoa agertu du. “Oraindik zehazteke dauden aurkezpen kontzertuetarako aldiz, Karlos, Javi, Xabi eta Enekori Borja Toval (Sacco) eta Sergio Gonzalez (Izaera, Sorkun…) gehituko zaizkie taldera”.

Diskoa eskuragarri izango da Durangoko Azokan, LPan eta CDan. Abenduaren 10etik aurrera Bidehutsen webgunearen bidez eskatu ahalko da, eta hilaren erdialdera ohiko disko dendetan izango da. Bihartik aurrera, gainera, entzungarri izango da Rock De Lux aldizkariaren webgunean.

Bidehutsek, halaber, Lisabören aurreko bi disko berrargitaratuko ditu: 2002an, Acuarela diskoetxeak plazaratutako Egun bat nonahi EPa, zeina hamar hazbeteko binilozko diskoak berpiztuko den, eta Bidehutsek lehendabiziko erreferentzia den, Ezlekuak. Azken hori LP formatuan plazaratuko dute. “Denbora luzean agortuta izan eta eskari asko jaso eta gero. LPan izateaz gain CDan 100 bat ale izango dira eskuragarri”.

 

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button