MUSIKA

Lichens, folk giro esperimentalak

Lichens izenaren atzean Robert A. Lowe musikari estatubatuarra dago. Gitarra jotzailea Bilboko Alondegian izango da maiatzaren 29an. Folk doinu akustikoak, ambient giroak eta efektuz betetako pasarte esperimentalak uztartzen ditu bere emanaldietan. Kontzertua 21:00etan hasiko da.

Estatubatuarrak Day Men bandan jo zuen 90eko hamarkadan eta hainbat talderekin jo du, White/Light, Cloudland Canyon, Alan Licht, Doug Aitken, Lexie Mountain, Om eta The Castanets, besteak beste.

Orain arte bi disko argitaratu ditu Kranky diskoetxearen bitartez: The psychic nature of being (2005) eta Omns (2007). Horiez gain, single bat ere plazaratu du Chocolate Industries diskoetxearen bidez. Single horrek Devendra Banhart musikariak egindako ilustrazio liburuxka biltzen du.

Lichensek atmosfera psikodeliko misteriotsuak eta ederrak egiten ditu bere gitarraren, ahotsaren eta efektuen bidez. Honatx bideo interesgarri bat:

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button