LITERATURA

“Liburutekia 2018”, literatura eta joera berriei buruzko jardunaldiak

Bilbo hiria maitatu duten eta hiriaz euren ikuskera partikularra utzi duten idazleen testuetatik abiatuta Liburutekia 2018 jardunaldiak antolatu dira Bilbo Lerro Artean izenburupean. Azaroaren 14an eta 15ean izango dira, Bizkaiko Foru Liburutegiaren Areto Nagusian, 19:00etatik 20:00etara.

Aurtengo hitzorduak  aukera aparta eskainiko du Bilborekin modu berezi batean disfrutatzeko. Bilbo Lerro Artean saioetan, Irrintzi Ibarrolaren interpretazio musikala eta Miryam Artolaren zuzenean sortzeko ahalmena (Muxote potolo bat) batuko dira lehen saioan.
Aitor Etxarte aktorearen antzezpena eta Rakel Rodriguezek (ARYMUX) sortutako Signodanza, izango dira hurrengo proposamenak.
Euren testuen bidez hainbat idazle gogoratuko dituzte saiootan, hala nola, Miguel de Unamuno, Blas de Otero, Gabriel Aresti, Mikel Orrantia, Rafael González, Eusebio Erkiaga, Valentín Reparaz Landa, Juan Carlos eta Ignacio Gortazar, Fray Mauricio de Begoña eta Esteban Calle Iturrino.

Informazio guztia hemen topa dezakezue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button