LITERATURA

“Liburuez eta poemez. Poesia esperimentala”, Artium Liburutegian

Artiumek Elena Roseras adituak komisariatzen duen Liburuez eta poemez. Poesia esperimentala izeneko liburu-erakusketa aurkeztu du. Urrira bitartean bisitatu ahalko da genero horren historiaren ibilbide laburtu bat eskaintzen duen erakusketa.

Artiumen proiektua literaturaren eta ikusizko arteen artean dagoen genero horren hurbilketa bat egun nahi izan du. “Poesia modu horrek historian zehar izan duen bilakaeraren errepaso bat eskaintzen da erakusketan, eta euskal literaturak toki berezia du bertan. Erakusketaren inaugurazioa bat dator Liburuen Nazioarteko Egunerako Artiumen ospakizunekin eta maiatzean zabalduko den Brossa poesia erakusketarekin lotuta dago”

Erakusketak egile garrantzitsuenen (Mallarmé, Apollinaire, Joxe Anton Artze, Mikel Laboa, Gabriel Celaya eta Juan Larrea, besteak beste) sortze-lanen adibide nabarmen batzuk biltzen ditu. Tartean ere Jose Luis Castillejo, Jose Noriega edo Leire Bilbao (Euskarazko Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Saria) eta Blanca Calparsoro idazleen lanak ikus daitezke.

Bideograbazio sorta bat ere aurkeztu da erakusketan: Ikimilikiliklik. El universo de Joxe Anton Artze, Baga Biga Higa (Mikel Laboa eta Donostiako Orfeoiarekin), ZAJ. Un extraño concierto NO-DO erreportajea, Juan Hidalgo-rekin eta Max Neuhaus-ekin, edota Bartolomé Ferrando-ren Performances poéticas, besteak beste. Bestalde Liburuez eta poemez erakusketak berariazko webgune bat du, poesia esperimentalari buruzko dokumentazio zabalarekin.

Euskal herriko poesia esperimentalaren inguruko atala ere badago, eta hala, Juan Larrea, Nicolas de Lekuona eta Jorge Oteizaren aportazioak ere ikus daitezke. Ez dok amairu taldearen ingurukoak ere badaude, eta Joxe Antón Artze, Mikel Laboa eta Xabier Leteren lanak, hor daude. Baina bertoko poesia esperimentalaren esparruan nabarmentzeko beste izen batzuk honakok dira: Jose Luis Zumeta, Enrique Uribe, Juan Carlos Aberasturi, Jokin Diez de Fortuny, Gabriel Celaya, Blanca Calparsoro, Juan Lopez de Ael, Angela Serna eta, belaunaldi berriagoen artean, Leire Bilbao.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button