BESTELAKOAK

Liburuei esker!

Bizkaiko Foru Liburutegian Liburuei esker! haurrei zuzenduriko tailerra antolatu da. Zortzi eta hamabi urte bitarteko haurrei begirako tailerrak sormen prozesuak eta eskulanak egiteak sortzen dituen sentsazio eta emozioak azpimarratu nahi ditu; eta modu berean, irakurtzearen bidezko plazeraz gozatzeko eta irakurketara hurbiltzeko helburua badu.

Jarduera horren xede zehatzak anitzak ere badira: Euskararen erabilera sustatzen den bitartean, umeen artean sormena eta gaitasun artistikoak sortzea, eta ilustrazio teknika desberdinak ikastea, eta hein berean, Foru Liburutegia gazteagoei ezagutaraztea. Tailerra doakoa da, eta apirilaren 25etik maiatzaren 5era arte eman ahal izango da izena.

Tailer honen datak eta ordutegiak hauexek dira: 1. taldea, maiatzaren 6tik 27ra arte; eta 2. taldea, maiatzaren 7tik 28ra arte; 3. taldea, ekainaren 3tik 24ra arte; eta 4. taldea, ekainaren 4tik 25era arte. Tailerra honelako gaiak tratatuko dira saioka: Liburuen azalen ilustrazioa; komikien letra 3Dn; botoi baten barruko ilustrazioa; eta irudimenezko orri-markatzaileak. Metodologiari dagokionez, eskulan mota horiei dagokien hainbat material (akuarelak, pintzelak, errotuladoreak, etab.) erabiliko dira, eta materiala Foru Liburutegiak jarriko du.

Liburutegiko webgunean duzue informazio guztia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button