LITERATURA

Liburuaren Egunaren egitarau berezia, Larrabetzun

Aurtengo Liburuaren Egunaren egitarauko lehen ekitaldia gaur bertan burutuko dute Larrabetzun. Danele Sarriugarterekin berba egingo dute Azala erre liburuari buruz.

Danele Sarriugarteren bigarren nobela, sare sozialen sasoian, ikuskizunaren gizarte post-industrialean kokatzen da. “Bi artista, Miren eta Jon, eta artea ulertzeko modu bi, talkan. Artistaren galderak XXI. mendearen aurrean: zenbat da obra eta zenbat artistaren marka? Zer gertatzen da pertsonaia guztiz jabetzen denean pertsonaz? Nola kudeatu arrakasta eta nola porrota? Adiskidetasuna eta inbidia, itxura eta itxurakeria, konpromisoa eta kontraesanak, sobreak eta txekeak”.

Bihar, 18:00etan Hori Bain, eskolako 6.mailako ikasleek Uxue Alberdiren Jenisjoplin liburuko pasarteak irakurriko dituzte eta gauean, 21:00etan, hainbat herritarrek eurek aukeratutakoak.

Domeka goizean, 12:30ean, Susa argitaletxean 25 urtetik gora editore lanetan aritutako Gorka Arreserekin berbaldia izango dute, eta Zelan editatzen da liburu bat? Galdera proposatuko diote. Gorkak liburu baten bizitza zertan den kontatuko du, idazleak originala editoreari aurkezten dionetik, liburutegietarako erakusleihoetaraino iristen den arte.

Apirilaren 23an, Liburuaren Egunean, bigarren eskuko liburuen azokatxoa atonduko dute plazan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button