LITERATURA

Liberoamerika argitaletxea euskal idazle gazteen bila

Liberoamerika argitaletxeak, euskal idazle gazteen lanak sustatu eta zabaltzeko asmoz, bi deialdi ireki ditu, biak euskal idazle gazteentzat. Proiektuak literatura berria du xede, bai idazle gazte eta ezezagunen lana kaleratze aldetik eta baita literatur genero berriak lantze aldetik ere. Eginiko lehen deialdia euskarazko antologia bat kaleratzeko asmoari lotua da, eta bigarrena euskal idazle gazteen banakako lanak argitaratzeko.

Poema liburuak argitaratzeko deialdian bilduma originalak eta aurretik argitaratu gabeak aurkez daitezke. 30 urtetik beherako pertsonek parte har dezakete, edozein delarik haien nazionalitatea, jatorria edo bizilekua. Lanen luzera gutxienez 40 orrialdekoa izango da. Idazleak askatasun osoa du nahi duen gaia eta estiloa aukeratzeko.

Idazle gazteen literatur bilduman parte hartzeko deialdian euskaraz idatzitako literatur lanak aurkez daitezke. 30 urtetik beherako pertsonek parte har dezakete, edozein delarik haien nazionalitatea, jatorria edo bizilekua. Deialdiaren xedea idazle gazte eta berrien obrak biltzea denez, proposamen original eta berriek lehentasuna izango dute. Genero literario tradizionalekin apurtzen duten lanak argitaratu nahi dituzte.
Lanen luzera gehienez 3 orrialdekoa izango da. Idazleak askatasun osoa du nahi duen gaia, estiloa eta generoa aukeratzeko.

Lanak emailez bidali beharko dira, liberoamerika.euskara@gmail.com helbidera. Bildumarekin batera, egileak biografia labur bat bidaliko du.

Lanak aurkezteko epea irailaren 15ean amaituko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button