MUSIKA

Libe eta Jupiter Jon, udazkeneko “Muinoko Hotsak” egitarauan

Gasteizko “Muinoko Hotsak” egitarauak udazkenerako ondu dituen kontzertuen zerrenda iragarri du. Emanaldi horiek Gasteizko gaztetxean burutuko dira. Zerrenda horretako lehen kontzertua ostiralean egingo da, Libe eta Jupiter Jon.

Libe musikariak Ilargia erori da izenburuko lana argitaratu du Bonberenea Ekintzak markapean. Diskoak teklatuek bultzatutako sei pop kantu ilun bildu ditu, baina ahots eta gitarren presentzia handiarekin apainduak. Diskoa Karlos Osinagak ekoitzi du Tolosako Bonberenea estudioan. Osinagak, gainera, baxua ere jo du sei katuetan. Libek bere ohiko bi kolaboratzaile ere izan ditu ondoan: Txus Villalabeitia, gitarra eta Dani Arrizabalaga, bateria.

Jupiter Jon Bidehuts plataformako kidea da, eta hamaika erritmo nahasten dituen post-punk egitasmoa da. Bi disko argitaratu ditu taldeak eta egun, baxu jotzaile berriarekin aritzen dira gipuzkoarrak: Anari eta Inoren Ero Ni taldeekin aritzen den Mariano Hurtado, hain zuzen.

Ondoko hiru emanaldiekin osatzen da udazkeneko egitaraua: urriaren 20an, Anestesia eta No Regret; azaroaren 16an, Tara eta Lumi; eta, amaitzeko, abenduaren 14an, D-Tox eta Paüra.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button