IKUS-ENTZUN

Lezo Urreiztietaren ametsak eta borrokak

Jainkoak ez dit barkatzen filmak Lezo Urreiztietaren ametsak eta borrokak kontatu nahi ditu. Donostiako Zinemaldian Euskal Zinemaren Galan estreinatu, eta atzo Lauaxeta saria jaso ostean, Josu Martinez zuzendari eta gidoilariaren filma herriz herri dabil. Gaur berton,  Andoaingo Bastero Kuturguneko auditorioan izango da ikusgai, 19:30ean.

Jainkoak ez dit barkatzen filma berezia da, Martin Ugaldek Lezo Urreiztietari 1975-1978 bitartean grabatutako 35 orduko elkarrizketa batean oinarritua da. Lezok berak lehen pertsonan kontatzen duen historia harrigarria biltzen du. Bere bizia arriskatuz, ehunka pertsonarena salbatu zuen; Euskal Herri aske bat negoziatu zuen atzerriko gobernuekin; Espainiako Gerra Zibilean, Bilbon armaz betetako 17 barku sartzea lortu zuen; Franco hil zuen, ia…

Andoaingo Udalak filmaren ekoizpenean lagundu du, beraz, aurkezpen berezia izango da gaurkoa. Bertan izango dira Josu Martinez zuzendaria eta Ainara Ugalde, Martin Ugalde zenaren alaba.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu