MUSIKA

Letz Zep, Sober, Grises eta Soziedad Alkoholikaren kontzertuak Jimmy Jazzen

Gasteizko Jimmy Jazz aretoan bada oraindik zer ikusi. Izan ere, hil hau amaitu baino lehen lau kontzertu ikusteko aukera dago.

Hala, ostiralean, hilak 20, Led Zeppelin taldearen omenezko Letz Zep taldeak joko du. Bandak Zeppelin mitikoen kantuz jositako bi orduko emanaldia egingo du. Aurretik, Jordi Sandalinas gitarra jotzaile eta abeslaria arituko da formatu akustikoan.

Biharamunean, hilak 21, metal kontzertuaz gozatu ahalko da Sôber eta Darknoise taldeen eskutik.

Hilaren 27an, berriz, Grises talde gipuzkoarrak joko du. Boskoteak kutsu elektronikoa duen pop dantzagarria jorratzen du, eta Gasteizen El Hombre Bolígrafo (Origami, 2011) euren estreinako lana aurkeztuko dute.

Azkenik, hilaren 28an, Soziedad Alkoholikak Cadenas de Odio izenburuko lan berria aurkeztuko du herrikideen aurrean. Gasteiztarrekin batera Childrain taldeak joko du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button