BESTELAKOAK

“Letrak eta Futbola” ekimena abian da

Bizkaiko Foru Liburutegiko Areto Nagusian, Letrak eta Futbola edizio berrian literaturaz, futbolaz eta umoreaz hitz egingo da azaroaren 20, 21, 27 eta 28an. Gonbidatuen artean Jonathan Wilson, Michael Calvin, Sid Lowe, Miqui Otero, Laura Fernández, Jon Maia, Juan Luis Zabala, Gari, Miguel Angel Ortiz eta Belen Gopegui izango dira.

Egun horietan, ikuspuntu eta planteamendu desberdinetatik abiatuta, futbolaren eta letren arteko harremanaz eta gizarte garaikideaz arituko dira hainbat aditu. Gaurko saioa ¿Puede el fútbol explicar el mundo? galderatik abiatuko da, eta bere erantzunaren bila ibiliko dira Jonathan Wilson, Michael Calvin eta Sid Lowe.
Nabarmendu behar da, azaroaren 27an, Futbola eta Euskal Kultura gaia jorratuko dutela Jon Maia, Gari, Juan Luis Zabala eta Iratxe Fresneda adituek.

Bestalde, 2017ko Letrak eta Futbola ekimenak Athletic Irakurketa Kluba izango du. Ekimen honetan, edozein pertsonak dauka aukera Athleticeko jokalariei liburuak gomendatzeko, Letrak eta Futbola webgunearen bidez.

Programazioaren barruan, Replay ipuina argitaratuko da. David Safierrek idatzi zuen parada horretarako San Mameseko zelai erdian, eta 20.000 ale banatuko dira Bilbon azaroaren 13tik aurrera, liburutegi, liburu-denda eta bestelako guneetan.

Programazio osoa hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button