BESTELAKOAK

“RECacciona” bideo lehiaketaren III. edizioa abian da

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak RECacciona bideo lehiaketa abian jarri du A ze parea, hezkuntza eta gazteak! lelopean. Bideo lehiaketa 16-30 urte bitarteko gazteengana zuzendua dago, eta bertan izena emateko eta bideoak bidaltzeko epea maiatzaren 26an itxiko da.

Lehiaketaren III. edizioa gazteek hezkuntzaren inguruan hausnartzeko helburuarekin sortu da: Egokia al da gaur egun dugun hezkuntza sistema? Zer ikasi beharko genuke beste metodologia edo herrialdeetatik? Gazteon hitza kontutan hartzen da sistema hau diseinatzeko orduan? Erreformekin, hezkuntza sistema hobera edo okerrera doa?
Hauek bezalako galderei erantzunak bilatzea da lehiaketaren gakoa.

Lehiaketan 16 eta 30 urte bitarteko gazteek parte har dezakete, gutxienez, bi pertsonaz osatutako taldeetan. Bideoak bidaltzeko epea maiatzaren 26an itxiko da eta “formatu guztiak onartuko dira: argazki muntaia, bideo-komikia, dokumentala, ikus-entzunezko poesia… eta edozein gailurekin grabatua ere”.
Aurkezten diren lanek lau minutuko iraupena izan dezakete gehienez eta euskarak presentzia izan behar du.

Interesa izanez gero, hemen begiratu baldintza guztiak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button