MUSIKA

Letra identitariok rap identitarioa egiteko

Kulto Kultibo taldearen hirugarren diskoa La esencia da, eta gaur berton aurkeztu dute Baga-Bigako ordezkariekin batera.
Kulto Kultibo taldearen rapa xumea da, zuzenekoetan haizatzen den bezala grabatu du. Hala adierazi du Ritxi Aipuru adituak: “Letra identitariok baliatzen ditu rap identitarioa egiteko, entzulea gertu eduki nahi du taldeak, eta distrakziorik gabeko testuetan bilatuko du mesfidantza sorraraztea botere guztien aurrean. Zupada eta zupada artean, eta funtsean, esentzia edo zerizana da raparen kultura aldarrikatzea. Musika eta rapa erabiliko du Kulto Kultibo taldeak sistemari kalteak eragiteko, ez du gogoko sistema menderatzailea betikotzen den eredua, filosofia horren defendatzailea da”.

Kulto Kultibo taldea (Irun, Gipuzkoa) 2008an sortu zen rap-reggaea sustatzeko, abesteko eta kontzertuak eskaintzeko. Peca (mc), Samu (mc), Seta (dj) eta Aimar (soinu teknikaria) dira kultibotarrak. 2008an estreinako maketa grabatu zuen taldeak. 2013ko abenduan autogestionatutako Ahora o nunca diskoa kaleratu zen. 2016an, La maceta izenburukoak argia ikusi zuen. 2018an 17 abesti igo zituzten on-line euskarrira, eta La esencia CD bilakatu dute orain.

Kulto Kultibo taldeak “sona erruz irabazi du raparen eremuan eta estatuan erreferente bilakatu dira”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button