ARTEA

Pintura eta argazki erakusketak, Bilboko auzoetan

Bilboko Udaleko Kultura Sailak hiriko artisten obra auzoetara eramateko xedearekin ondu ohi duen Expodistrito programaren baitan, lau pintura-erakusketa eta bi argazki-erakusketa izango dira, apiriletik ekainera arte.

Erakusketak San Ignazio, Castaños, Begoña, San Frantzisko, Burtsa, Barrainkua eta Errekaldeko udaltegietan izango dira ikusgai.

Jose Maria Tros de Ilarduya, Samuel García Baquerin, Consuelo Azkunaga, Nekane Goiri eta Santiago Arbaiza artisten koadroak zazpi udaltegi horietan erakutsiko dira ekainera arte, Arkaitz Morales eta Carlos Fiallos-en argazkiekin batera.

Argazkilariei dagokienez, Moralesek, egunerokotasunean oinarritutako irudi esperimentalak erakutsiko ditu bere erakusketan; Fiallos-ek, aldiz, Latinoamerikako hainbat herrialdeetako irudiak.

Pintura erakusketen harira, Jose Maria Tros de Ilarduyak mitologiari Mitoclasicismos erakusketa aurkeztuko du; Consuelo Azkunagak, ostera, giza irudiaren gaineko marrazkiak erakutsiko ditu, Nekane Goirirekin batera; Samuel Garcia Baquerinek, bestalde, XVII. eta XIX. mendeen arteko pintore japoniarrak omenduko ditu; eta, azkenik, Santiago Arbaizak bere lan berrienak aurkeztuko ditu: olioa, akrilikoa, tintak, sprayak….

Erakusketen data, ordutegi eta bestelakoak: kulturabarrutik.net.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button