MUSIKA

Leticia Moreno biolin-jolea arituko da Euskadiko Orkestrarekin

Abonu-programako kontzertuetan arituko da Leticia Morenok, Edouard Laloren Espainiar Sinfonia interpretatuko du Orkestrarekin batera. Bere belaunaldiko interprete gailenetarikotzat hartzen den Leticia Morenok Edouard Laloren Symphonie espagnole interpretatuko du Orkestrarekin batera, Andrés Orozco-Estrada maisuaren zuzendaritzapean. Gainerakoan, egitarauak ez du aldaketarik izango.

Leticia Moreno (Madril, 1985) hamabi urte zituenetik, besteak beste, Vienako Orkestra Sinfonikoa, Wiener Kammer Orchester, Sinfonia Varsovia, Sinfonietta Cracovia, orkestrekin aritu izan da, eta baita espainiar orkestra garrantzitsuenekin ere, Krzystoff Penderecki, P. Halffter, Günther Herbig, J. López Cobos, Walter Weller edo Pinchas Steinberg-en mailako maisuen zuzendaritzapean.

Denboraldi honetan, hala nola, Simón Bolivar Orkestrarekin, Mozarteum-eko Orkestrarekin Ivar Bolton-ekin Salzburgo eta Frankfurt-en, Espainiako Orkestra Nazionalarekin eta Esloveniako Orkestra Sinfonikoarekin arituko da. Laloren Symphonie Espagnole JONDErekin grabatu du Verso diskoetxearentzat eta grabaketa ezberdinak burutu ditu RNE, Alemaniako ZDF, Londresko BBC eta Chicagoko Irrati Nazionalerako. Leticia Morenok 1762ko Nicola Gagliano biolin bat jotzen du.

Hiru egun hauetan eskainiko dituen kontzertuen egitaraua honako hau izango da: Maurice Ravel (1875-1937): Barregarriaren Alborada;
Edouard Lalo (1823-1892): Symphonie espagnole, 21. opusa;
Igor Stravinsky (1882-1971): Udaberriaren Sagaratzea (1947eko berrikusketa).

Euskadiko Orkestrak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button