IKUS-ENTZUN

"Les maîtres fous" eta "La chasse au lion à l'arc" filmak proiektatuko ditu FAS zineklubak

Antropologi-zinemagintzaren funtsezko lana, Les maîtres fou filmak Hauka kultuaren erritualak erakusten ditu, Mendebaldeko Afrika osoan hogei eta berrogeita hamar urteen artean zabaldutako sekta. Trantzean sartzean, mendebaldeko koloniaren boterearekin lotutako zenbait izpirituk harrapatzen dituzte Haukak, hala nola, Gobernadore orokorra, injinerua, medikuaren emaztea, alkate gaiztoa, tren-makinak…

La chasse au lion à l'arc, Mali eta Nigeriaren arteko mugan filmatu zen, zazpi misio etnografikotan, 1958tik 1965era, eta zehatz-mehatz adierazten du nola prestatzen zen lehoien ehiza: geziak egitea, berauen muturrak bustitzeko pozoia ateratzea, animalien bilatzea eta beronen hiltzea…

FASek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button