MUSIKA

Revolutionary Brothers jo eta su ibiliko dira hil honetan Euskal Herrian eta Italian

Ostiralean, hilak 12, Le Bukowsky Club tabernan izango dira Euskadi – Katalunya Mexiko Bronko Tour izeneko reggae emanaldia eskaintzen. Bronko Tourra hiru herrien arteko reggae musikaren harremanari esker sortzen da, non sustraiak, askatasuna, errebidikazioa eta musika borroka bide bezala ulertuta, ardatz nagusiak diren. Mexiko Bronko Tourra erreferentzi garbia diren hiru taldek osatzen dute, Bad Sound System (EH), Undergroove Selector (CAT) eta Revolutionary Brothers & King Konsul (EH), Mexikotik Conexión Mexkal, Askatasuna eta Raíz Radio elkarteek antolatuta.

Biharamunean Festibaila Soundz izeneko emanaldian izango dira Gasteizko Jimmy Jazz aretoan. Ekimenaren lehen emanaldia izango da zapatukoa. Bad Sound System eta Undergroove bezalako kolektibo ospetsuekin batera, Gasteizeko lehen Reggae Sound System festibala da honako hau. Hona hemen emanaldian parte hartuko duten artistak: Bad Sound System, Revolutionary Brothers & King Konsul, Gorka Suaia inna Sound System Showcase eta Soulfood.

Azkenik disko jartzaile donostiarrak Italiara joango dira hilaren 19 eta 20an, Milanen eta Pavian izango dira, hurrenez hurren.

Revolutionary Brothers-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button