MUSIKA

Les Filles De Illighadad nigeriarrak, Donostian

Niger herrialdeko Les Filles De Illighadad taldea, Donostiako Dabada aretoan izango da gaur berton, 20:30ean. Desertuan dagoen Illighadad herrixkako Fatou Seidi Ghali emakume tuareg gitarra-jotzaileak zuzentzen du taldea.

2016an, Fatou Seidi Ghali & Alamnou Akrouni izenburuko lana argitaratu zuen taldeak, eta iaz, Eghass Malan. Biak ala biak Sahel Records zigilupean.

Diskoetxe horretako arduradun eta disko jartzaile Christopher Kirkleyk deskubritu zuen Fatou Seidi Ghali musikari autodidakta: “gitarra jotzen duenean, bere herrixkako lehengusu-lehengusinak eta anaia-arrebak dantzan eta abesten hasten dira. Guztiek dakite gitarra jotzen duela, eta herrikide guztiak harro daude horretaz”.

Fatou Seidi Ghalik, bestalde, hauxe esan zuen emakumezko gitarra-jotzaileetan espezializaturako She Shreds Magazine webgunean: “Christopherri esker grabazioaren garrantziaz jabetu ginen. Hemen, guztiek grabatzen dute telefonoarekin, baina inork ez du diru-sarrerarik lortzen… Nigerren ez da musika-industriarik existitzen guretzat”. Fatouren lehengusina Alamnou Akrouni abeslariak eta Talamnou Akrouni perkusio-jotzaileak osatzen dute. “Hemen neskek ez dute lanik egiten, ezta hiriko neska gehienek ere”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button