IKUS-ENTZUN

“Les chansons d’amour” proiektatuko du FASek

Christophe Honoré zinegile frantziarrak, 2006an estreinatutako Les chansons d’amour filma aurkeztuko du FAS zineklubak, gaur, martxoak 25, Bilboko El Carmen aretoan, 19:45ean. Emanaldia Bilboko Institut Français erakundearekin elkarlanean ondu du FASek.

Kantuen bidez azalduko da filmean jasotako maitasunezko triangelua, izan ere, bere mutila Ismaëlen lankidea den Alicerekin trio bat egitea onartuko du Juliek. Afera horretan amodioa eta jelosia nahastuko dira. Horren ondorioz, Juliek ez du egoera jasango, eta hasierako egoerara bueltatu nahi izango du, harremana zama bihurtuko baitzaio.

Hala, harremanaren amaiera ezusteko batek eragingo du, eta hausturak Ismaëlen bizitza markatuko du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button