IKUS-ENTZUN

Leos Carax zinegile frantziarrari buruzko zikloa, Bilbaoarte zentroan

Iragan maiatzaren 18an hasi zen Bilbaoarten Leos Carax (Suresnes, Frantzia, 1960) zinegilearen inguruko programazioa, Boy Meets Girl (1984) filmaren emanaldiarekin. Asteon, halaber, beste film bat ikusteko aukera izango da, ostegunean eta ostiralean, 19:00etan, Mauvais sang (1986). Zikloa ekainaren 1ean eta 2an pantailaratuko den Holy Motors (2012) lanarekin amaituko da.

Bilboko arte-zentroaren arabera, “Leos Carax onartu edota uka daiteke modu erradikal batean. Baina ez dago erdibideko terminorik bere zineman, ezta pertsonalitatean ere. Orain dela 56 urte jaio zelarik, kritikari gisa jardun zuen zinegile izan aurretik. Bost film luzeko filmografia laburra badu ere, iraupen eta natura ezberdinetan esku-sartze puntual batzuk ere egin ditu”.

Asteon pantailaratuko den filmaren harira, Mauvais sang (1986), zinegilearen bigarren film luzea da, eta pelikula hau estreinatu zenean, kritikariek esan zuten Jean-Luc Godard zinegilearen ondorengo naturala zela Carax, lur azpiko giro eta pertsonaiak erakusten zituelako.  Tentsio kriminala agertzen duen filma izanagatik ere, surrealista bihurtzen da kontakizunak aurrera egin ahala.

Hauxe da fimaren sinopsia: “Marc eta Hans bi lapur dira, eta bi aste besterik ez dute emakume amerikar batekin duten zorra ordaintzeko. Beraien plana aurrera ateratzeko eta ondorioz, beharrezko diru guztia lortzeko, hirugarren pertsona bat bilatu behar dute. Honek, “maitasunik gabe ohera­tzen direnak” hiltzen ari den birusa sendatzeko antidoto berria lapurtzen eta saltzen lagundu beharko die. Hau Alex izango da, bere neska-lagunarekin utzi berri duen mutiko errebeldea”.

Informazio gehiago: bilbaoarte.org.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button