IKUS-ENTZUN

Zinebiklub zikloak denboraldi berriari ekingo dio

Zinebiklub asteroko proiekzioen zikloak denboraldi berria hasiko du datorren otsailaren 4an. Euskal Herriko film laburrak izango dira hiru Zinebiklub saioetako protagonistak.
Otsailaren 4an eta 25ean eta martxoaren 11n euskal film laburrak proiektatuko dira. Otsailaren 4an Tener el corazon en el lugar equivocado, Arena, 5 recuerdos, Los que lloran solos eta Llegar a Euskal Herria Helmuga film laburrak ikusteko parada izango da. Otsailaren 25eko saioan Quiero estar el resto de mi vida contigo, Pim Pam Pum, Ito Nazu, Clark eta Boris, La presa, Amona Putz! eta La historia mas grande de Bilbao jamas pintada film laburrak izango dira ikusgai. Euskal film laburrei eskainitako azken saioan ondorengo film laburrak proiektatuko dira: Sabina, Marisa, Mi primer recuerdo, Ahate pasa, El nunca lo haria, Sporting 2 Real 2 eta Dirty Martini.

Beste hiru saiotan (otsailaren 11n, 18an eta martxoaren 4an) Espainian egindako film laburrei egingo zaie tartea.
2010eko Zinebiklubaren lehen programa latinoamerikako film laburrei eskainitako bi saiok itxiko dute. Martxoaren 18ko saioan Diario del fin lan perutarra, Buenas intenciones mexikarra, Golpe de espejo txiletarra eta En el sol nada mas kubatarra proiektatuko dira. Azkenik, martxoaren 25ean, Nueve y cinco, Noche adentro, Jaulas, Karai Norte eta Por vivir izango dira ikusgai.

Saio guztiak ostegunetan izango dira 19:30ean hasita. Sarrera doakoa izango da eta saioak Barrainkua gunean izango dira.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button