IKUS-ENTZUN

Lengoaia eta adierazpen modu alternatiboak nagusi Kimuak film laburren programan

Ekitaldian Blanca Urgell, Kultura sailburua; Mikel Arregi, Euskadiko Filmategiko zuzendaria; Asier Altuna, Artalde filmaren zuzendaria; Angel Aldarondo, Ondar ahoak filmaren zuzendaria; Imanol Gomez de Segura, Khorosho (Todo bien) filmaren produktorea, Quique Garcia, Daisy Cutter-en zuzendaria, eta Txema Muñoz, KIMUAK-eko koordinatzaile izan dira. Aurtengo edizioa aurkeztu ez ezik, 2008 eta 2009 urteetako balantzea ere azaldu dute.

Honako hauek dira aurtengo programan aukeratuak izan diren filmak: Ámár (Isabel Herguera), Artalde (Asier Altuna), Daisy Cutter (Enrique Garcia eta Ruben Salazar), Exhibition 19 (Alaitz Arenzana eta María Ibarretxe), La gran carrera (Kote Camacho), Khorosho Todo bien (Miguel Angel Jimenez), Un novio de mierda (Borja Cobeaga), Ondar ahoak (Angel Aldarondo), eta El premio (Leon Siminiani).

Aurreko edizioetan bezala, lanak askotarikoak dira. Hala, zenbait generok beste batzuek baino presentzia handiagoa izango dute. Ondorioz, drama, komedia, zinema esperimentala, hainbat fikzio era eta, batez ere, animazioa dira nagusi.
Nabarmentzekoa da, zinemagile gazteak narrazio modu ohikoenetatik, alegia, klasikoetatik urrundu direla, eta adierazpide modu alternatiboak bilatu dituztela. Izan ere, lan bakarra da ohiko narrazio modua erabili duen film laburra.

Guzti horrez gain, azpimarragarria ere bada ikus-entzunezko piezetan agertu duten hizkuntza aniztasuna. Hala, euskara eta gaztelania ez ezik, errusiera eta poloniera ere entzun daitezke zenbait lanetan.

Azkenik, nabarmendu egin behar da emakumeek zuzenduriko bi film laburren presentzia: Ámár (Isabel Herguera) eta Exhibition 19 (Alaitz Arenzana eta Maria Ibarretxe). Aurten ere programan ezagunak diren izenak daude, tartean, Asier Altuna eta Borja Cobeaga, baina baita lehenengo aldiz parte hartzen dutenak ere: Enrique Garcia, Ruben Salazar, Alaitz Arenzana, Maria Ibarretxe, Kote Camacho, Miguel Angel Jimenez, Angel Aldarondo eta Leon Siminiani.

Nontzeberri

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu