MUSIKA

Lenao taldeak rock klasikoz jantzi du disko homonimoa

Oñatiko Lenao bandak estreinako lan homonimoa argitaratu du CD formatuan. Diskoak kutsu klasikoa haizatzen duten 11 tempo ertain biltzen ditu: Stones, Neil Young, Wilco…

Latzen, Potemkin, Sorkun edo Sharon Stoner taldeetan aritutako musikarien egitasmo berria da Lenao. Hauexek dira osatzen dute laukote rock zalea: Joxeba Aranburu (gitarra eta ahotsa), Ander Etxaniz (baxua, gitarra eta ahotsa), Iker Martinez de Zuazo (gitarra eta ahotsa) eta Egoitz Olalde (bateria eta perkusioa).

Diskoa, iazko udan grabatu zuten Andoiango Garate estudioan Kaki Arkarazo teknikariaren gidaritzapean.

Grabazioak, aurretik aipatu bezala, hamaika kantu biltzen ditu, rock klasikoz josiak eta melodiekin apainduak, tarteka, armonika eta saxoez lagunduta.

Oñatiarrek bira txiki bat ondu dute, diskoa aurkezteko asmoz: otsailaren 12an, Iruñeko infernu tabernan izango dira; martxoaren 12an, Oñatiko Gaztelekuan; apirilaren 8an, Tolosako Bonberenean; eta, amaitzeko, ekainaren 4an, Legazpiko gaztetxean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button