MUSIKA

“Lemoa Kustik” jaialdia, larunbatean

Maiatzaren 11n, Lemoako Udalak antolatuta, musika akustiko, arte, garagardo eta janariaren Lemoa Kustik jaialdiaren hirugarren edizioa izango da. Guztira hamar taldek zabalduko dituzte euren soinuak herrian: Nøgen, Dead Bronco, Jon Gurrutxaga & Urbil Artola, James Room, Mississippi Queen Duo, Empty Barrels, Larregi, Lorelei Green eta Birkit.

Birkit Gasteizko musikariak jaialdiaren ateak zabalduko ditu Arraibin, goizeko 11:30ean. Gero beste hiru kontzertu antolatu dira eskolako aterpean. Lorelei Green talde bilbotarra egongo da, euren folk-pop melodikoa eskaintzen. Geroago Larregi Lemoako taldearen txanda izango da, eta bazkalorduan, Empty Barrels taldeak Irlandako kantu zaharrak eroango ditu Lemoara.

Arratsaldean Mississippi Queen Duo taldea arituko Arlonagusia plazan. Horren ostean James Room bakarlari bilbotarrak kontzertua eskainiko du. Eta zazpiak aldera Jon Gurrutxaga & Urbil Artola izango dira oholtza gainean.

Gaua heltzear dela, azken bi taldeak eskolako aterpean izango dira: Dead Bronco eta Nøgen taldeak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu