Nontzeberri

“Lekuz Leku” jaialdia ekainaren azken egunetan egingo dute

Garai berezi hauek inkognita hutsa diren arren, kulturak aurrera jarraitu behar du, eta La Fundicion Bilbao Aretoak Lekuz Leku jaialdia antolatu du, hiri inguruneetan egiten den Nazioarteko Dantza Jaialdia. Bilboko Abandoibarra Pasealekuan izango da ekainaren 24, 25, 26 eta 27an, datak erabat seguruak ez badira ere.

XVI. edizioan, Lekuz Leku jaialdiak (Acieloabierto Sareari elkartutakoa) nazioko eta nazioarteko dantzarien proposamenak aurkeztuko ditu, gune bakoitzerako sormen zehatzekin. Ekimenaren helburua beti izan dute argi: dantza garaikidearen lengoaia anitzak ikusle guztiengana gerturatzea, lan koreografikoak hiri-inguruneetara eramanez.

Jaialdiaren programazioaren barruan dantza-pieza laburrak erakutsiko dira, hirigunean, leku irekietan eta ohiz kanpoko lekuetan, hiriaren eta dantzaren arteko topaketa osatuz, hiriko ikusleen eta ekintza koreografikoaren artean sinergia berriak sortuz. Bide batez, ondare artistikoaren balioa berretsi egin nahi du ekimenak, izan ere, dantzaren bidez, “ibiltariak plaza bat, paisaia bat, txoko bat eta bestelakoak modu desberdin batean begiratzen ikasten du, eta lekua berraurkitu egiten du.”

Egun horietan parte hartuko duten artista, kolektibo eta dantzari batzuk honakoak dituzue: Zum Zum Teatre (Katalunia), FTC Fabián Thomé (Madril), Amaia Elizaran (Euskal Herria), Guaigua & Boudihaf (Ekuador), Daniel Doña (Madril), Pablo Girolami (Italia), Lŏkke Olatz de Andrés (Euskal Herria), Ziomara Hormaetxe (Euskal Herria), Proyecto Larrua (Euskal Herria), eta abar.

Ordutegiak, tokiak eta bestelako datuak jakiteko hemen duzue programazioa.

 

Exit mobile version