BESTELAKOAK

“Lekore” literatur aldizkaria aurkeztuko dute gaur Bilbon

ITU bandak Lekore literatur aldizkariaren 0. zenbakiaren aurkezpena egingo du gaur Bilboko 7 Katu gaztetxean, 19:00etatik aurrera. Hantxe, zenbait bandakidek aldizkariko testuak oholtzaratuko dituzte musikaz lagundurik.

Proiektuaren atzean zer dagoen, argitaratzaileek eurek deskribatzen dute: “Lekore gazteon literatura argitaratzeko gazteon aldizkaria da. 2013ko udaberrian kostaldeko hiru gaztek literatur banda bat sortu genuen: ITU Banda.

Geroztik hazi egin gara. Lau fanzine argitaratu genituen 2014ko martxoa bitartean, Obabako Testiguen laguntzaz hainbat irratsaio ere egin genituen tarte horretan. 2015eko Eako poesia egunetan ikuskizun bat taularatu genuen: Ituskizuna.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button